XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zuen atzera begiratu, ez zekien ondo nundik zetorren.

Baina etxera joan nahi zuen, atea itxi eta telefonoa moztu.

Nola ez zuen egun guztian gertatutakoaren seinalerik ikusi.

Pauso txikiak eta lasterrak ematen zituen.

Ezkerreko eskuarekin sonbreroa bularrean estutuz.

Portalera heldu bitartean ez zuen ezer ikusi trantsito luze hartan.

Ez zuen ezer entzun, klaxon bigun batzuk ezik.

Ez zuen ezer pentsatu: burua lainoari ireki eta zuzenean etxera.

Sotora heldu zenean ez zuen aszensorearen zai egon nahi izan.

Aspaldian ez zituen lau bizitzak oinez egin.

Azkenean, etxeko atea izan zen oztopoa: ez zitzaion sekula hain pisua iruditu.

Bi eskuak erabili behar izan zituen eta horregatik zedukan hain itxura arraroa sarrerako ispiluan: sonbreroa atzekoz aurrera zegoen.

Abrigoa eta sonbreroa bere lekutan utzi zituenean, Maria Luisa salara joan zen zuzenean.

Sua ez zen oraindik erabat itzali.

Aurreneko, telefonoa deskolgatu zuen, siloiean eseri baino lehen.

Hantxe, tapizeruak berriz loretutako sabel hartan sentitu zuen Maria Luisak etxean zegoela: gaztelua itxita eta zubiak gora.

Handik bi egunetara topatu zuten Maria Luisaren gorpua, oraindik siloiean deskantsatzen.

Lortua zuen ordurako batzutan hainbat desiratu zuen atsedena.

Badago oraindik Maria Luisa bizirik dagoela esaten duenik.

Orain dela egun gutxi topatu nuen hori aseguratzen duen andre bat.